eues

Albistea

Aukera ezazu 'Nire ikastetxea naturarekin bat' lehiaketako irabazlea

Iritsi da egiaren ordua! CEAk eta Disport Eki enpresak elkarlanean antolatu duten 'Nire ikastetxea naturarekin bat' lehiaketara aurkeztu diren lan guztietatik, finalera igaro diren lau proiektu aukeratu dira, eta orain lau horietatik irabazlea zein den aukeratu dezakezu. Laurak hautatzeko erabili diren irizpideak honakoak dira: haien originaltasuna, ikastetxeak harekin duen konpromisoa, proiektuak ikastetxearen ingurumena hobetzeko egiten duen ekarpena, eta proiektua denboran zehar mantentzeko egiten duen proposamena.

Bi modu dituzu irabazlea aukeratzeko:

  • Atarira hurbildu, proiektuak ikusi eta bertako harrera gunean botoa eman.
  • Proiektuak hemen azpian begiratu eta zure botoa posta elektronikoz bidaltzea, hautatutako ikastetxea adierazita, ataria@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Boto gehien jasotzen duenak saria irabaziko du. Saria izango da ikastetxearen urteko jaiaren egunean aisialdiko jarduerak antolatzea.

Finalisten erakusketa egunak eta botoa jasotzeko epea maiatzaren 27tik ekainaren 4ra izango da.

Lehiaketaren ebazpena ekainaren 6an argitaratuko da.

> Nire ikastetxea naturarekin bat 2017 – Calasanz-Escolapios ikastetxeko proiektua

> Nire ikastetxea naturarekin bat 2017 - Niño Jesús ikastetxeko proiektua

> Nire ikastetxea naturarekin bat 2017 - Odón de Apraiz ikastetxeko proiektua

> Nire ikastetxea naturarekin bat 2017 - Salburua ikastetxeko proiektua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala