Amaitu da Europako ReVeAL proiektua
ReVeAL (Regulating Vehicle Access for Improved Liveability) 2019an abiatu zen, hirien erdiguneetan ibilgailuak sartzea hobeto erregulatzeko helburuarekin, hiri horietan bizi diren eta lan egiten duten pertsonen mesedetan eta aldaketak sustatzeko emisioen murrizketari, zaratari, irisgarritasun eta bizi-kalitate handiagoari, bide-segurtasunari eta energia-eraginkortasunari dagokienez. Horizonte 2020 programaren laguntzarekin, ReVeAL partzuergoak xede hori erdiesteko konponbideen ezarpen praktikoa bultzatu du sei hiri pilotutan: Helmond (NL), Jerusalem (IL), Londres (UK), Padova (IT), Bielefeld (DE) eta Gasteiz.
Gure hiriaren kasuan, 2019az geroztik, ReVeAL proiektuak mugikortasun-jardueren inpaktua aztertu du Médico Tornay eta Arkupea guneetan. Horretarako, oinezkoen, bizikleten eta ibilgailu pribatuen trafikoari, zaratari eta herritarren pertzepzioari buruzko datuak aztertu dira, bai obrak hasi aurretik bai amaitu ondoren.
Era berean, ReVeALen finantzaketari esker, hirian Isurpen Gutxiko Eremu bat zehazteko eta diseinatzeko azterlan bat egin da.
2022ko azaroaren 8tik 9ra ReVeAL proiektuaren azken konferentzia egin zen Londresen, eta Europa osoko hiri-mugikortasuneko adituak bildu ziren bertan. Aukera paregabea izan zen bertatik bertara entzuteko UVARek (Ibilgailuak Hirietan Sartzeko Erregulazioek, ingelesez) nola eraldatu duten hiri-mugikortasuna sei hiriotan, bai eta lan horretatik eratorritako ikasgaiak ere. Proiektua 2022ko azaroaren 30ean amaitu zen.