Alde Zaharra naturalizatzeko proiektua amaitzen ari da

Azken asteetan hainbat jarduera egin dira Erein Alde Zahar berdea, bizia, auzotarra programaren barruan.
Jarduerak auzoko ikastetxeetan
Ramón Bajo Ikastetxeak hainbat tailer egin zituen bere ikasleekin ikastetxeko patioan jarritako loreontzi berrien babesle izateko. Loreontzi bakoitzeko bost ikasleko taldeak eratu ziren, eta loreontziei izena jartzeaz gain, haien zaintzari buruzko aholkuak jaso zituzten eta hurrengo asteetan horiek mantentzeko ardura hartu zuten. Loreontzien ondoan, saguzarrentzako babeslekuak eta hegaztientzako janlekuak jarri ziren, Alde Zaharreko biodibertsitatea sustatzeko.
Bestalde, Haurtzaro Haur Hezkuntzako Eskolak loreontzi berriak jaso zituen eta jolasguneak berritu zituen, naturari eta biodibertsitateari buruzko ikaskuntza sustatzen duten elementuak gehituz.
Arkupeko loreontziak zaintzeko akordioa
Loreontzi berriak instalatu dira Arkupearen irudia berritzeko. Auzoaren ingurumen kalitatea hobetzeaz gain, proiektuaren helburu nagusietako bat da herritarrek espazio horien zaintzan parte har dezaten sustatzea. Saltoki zein banakako pertsonei gonbidatuko zaie loreontziak hartu eta mantentzera.
Asmo horrekin, Los Arquillos Bizirik elkarteak Arkupeko loreontziak zaintzeko konpromisoa hartu du. Apirilaren 6an formalizatu zen konpromiso hori, CEAren bulegoetan zaintza akordioa sinatuta.