eues

Albistea

Aisialdiko udal baratzeak Abetxukun (Urarten): aurten 75 toki egongo dira baratzezaintza ikastaroetan

Eraztun Berdeko baratzeetan egiten diren ikastaro hauen xedea da baratzezaintza ekologikoaren alorreko prestakuntza praktikoa jasotzea. Ikastaroa bukatu ondoren, hartzaileek ezagutza berri horiek praktikan ipini ahal izango dituzte aisialdian, etxeko baratzean eta autokontsumorako baratzeetan.

Aurten, ikastaroak Urarteko baratzeetan (Abexukun) izango dira. Ikastaroak maiatza eta ekaina bitartean emango dira, eta gutxienez % 90eko asistentzia duten parte-hartzaileek deialdi publiko batean parte ahal izango dute udal baratzeetan lursail bat erabiltzeko baimena izateko. Erabilera hori Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantzak araututakoaren arabera izango da.

Jarduera horretan ahalik eta jende gehienak parte har dezan, oraingoan ikastaroak 20 orduko iraupena izango dute, eta prezioak gizarte etxeetan eskaintzen diren hiri baratzezaintzako ikastaroetan dituzten berdinak izango dira.

Izena emateko epea martxoaren 6an hasi zen eta toki guztiak bete arte egongo da irekita.

> Izena ematea udal webgunean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala