Agroekologiari buruzko Estatu mailako topaketa bat egin zen urtarrilaren 30ean eta 31n Olarizuko Etxaldean

Olarizuko Lorategi Botanikoko Etxaldeak Ekoizle Ekologikoen eta Agroekologiaren aldeko Topaketa hartu zuen urtarrilaren 30ean eta 31n. Egitasmoak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntza jaso zuen.
Agroekologiaren aldeko Udalerrien Sareak (RMAe) antolatutako ekimen horretan, eragin politikoari heltzeko lehentasunak eta bideak ezarri ziren, ibilbide orri bat sortu zen mugimendurako, eta esperientziak trukatu ziren agroekologiaren aldeko tokiko ekoizle ekologikoen taldeekin.
Parte-hartzaileak Espainiako hainbat udalerri eta autonomia erkidegotatik iritsi ziren eta haiei eragiten dieten nekazaritza eta elikadura politiken berri eman zuten, tokiko eremutik Europakora, eta aldatzeko edo hobetzeko proposamenei buruzko gogoeta egin zuten modu kolektiboan.
Hitzaldiak, tailerrak, dinamikak eta Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentrora ezagutzeko bisita bat egin ziren.