eues

Albistea

400.000 txirrindulari baino gehiago ibili dira Gasteiz hiribidean azken sei hilabeteetan

> Kontagailuen datuen kontsultarako webgunea

2015eko azaroaren 5etik 2016ko maiatzaren 6ra 417.039 bizikletak erabili zuten Gasteiz hiribidea, batez ere Lakua inguruetatik erdialderako joan-etorria egiteko. Egunero batez beste 2.656 bizikleta zenbatu ziren (lanegunetan batez bestekoa pixka bat altuagoa da, 3.000 bizikleta baino gehiagokoa).

Zirkulazio handiena 2016ko maiatzaren 5ean neurtu zen: 4.407 bizikleta igaro ziren kaletik.

Bizikleten zenbaketa eta datu meteorologikoak

Goiko grafikoan ikus daitekeenez, meteorologiak eragin nabarmena du bizikleta hartzeko hautua egiten duten pertsonengan. Egun euritsu eta hotzetan, jende gutxiago dabil bizikletaz; maiatzaren lehen astean, aldiz, eguraldi ona lagun, errekorrak ezarri ziren txirrindularien kopuruetan.

Bizikleta kopurua hileko

Hileroko banaketari dagokionez, abendua izan zen -bitxia bada ere- txirrindulari gehien neurtu zen hilabetea. Normalean hilabete hotza eta meteorologia kaskarra duena izanik (egun laburragoa ere badu), 2015eko abenduan tenperaturak gozoagoak izan ziren eta bizikleta erabiltzaileak gehiago animatu ziren.

Bizikleta kopurua orduko

Orduz orduko banaketari dagokionez, ez dago ezusteko handirik espero daitekeenarekin alderatuta. Erabilera handienak ikastetxeetako eta lantokietako sarrera eta irteera orduetan gertatzen dira, goizeko zortzietan eta arratsaldeko ordu bietan eta seietan.

Hirian dabilen bizikleta kopurua asko handitzen ari bada ere, neurketa puntu horretatik bertatik oraindik dabilen ibilgailu motordunen kopuruaren azpitik dago. Kamaren bidez egindako zenbaketen arabera, negu honetan 22.500 ibilgailu motordun inguruk erabili dute Gasteiz hiribidea egunero.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala