2022ko udaberriko agenda aurkeztu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak; guztira, 111 jarduera
111 jarduera programatu ditu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak udaberri honetarako. Eraztun Berdeko parke eta ekipamenduetan izango dira, eta modu presentzialean nahiz sare sozialen bidez parte hartu ahal izango da.
Maiatzerako, poesiarekin zerikusia duten hainbat jarduera programatu ditu, eta hainbat poeta izango dira Atarian: Carlos Villalba —“Recital poético a la naturaleza” (Poetak maiatzean)—, Natalia Romo eta Esti Aguirre —“Mundo” ipuinarekin—, Loli G. García —“De Natura” poema-bildumarekin—, eta Zorione Erezuma —“EMPOEMARTE, Derribando muros” errezitaldiarekin—.
Hitzaldien atalean, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren “Mujeres con ciencia” blogaren editore Marta Macho Stadlerrek eskainiko duena nabarmentzen da, zeinetan emakume botanikoei protagonismoa emango baitie. Maiatzaren 18an izango da, Plant Fascination Day egunean. Madrilgo Errege Lorategi botanikoko zuzendariak, berriz, lorategi botanikoek aldaketa globalaren aurrean duten zereginari buruzko hitzaldia emango du.
Naturaren inguruko literaturaren atalean, Salburuko hezegunea protagonista duen “De Pajareo” liburua aurkeztuko du Antonio Sandovalen, eta Mario Sáenz de Buruaga biologoak, berriz, otsoaren biologian izandako azken aurrerapenak azalduko.
Olarizuko lorategi botanikoan 5 ibilbide natural eskainiko dira, hala nola maiatzean egingo dena, hiriko kaleetako eta parkeetako hainbat zuhaitz apaingarriren jatorriaren ingurukoa. Ekainean, erritu eta elezaharretan ageri diren landareen inguruan jardungo da. Eta, beste ibilbide batzuetan, berriz, Araban gaur egun dagoen kastorearen inguruan, edo Salburuko hezegunean bizi diren zingiretako hegaztien inguruan. Biodibertsitatearen Egunean Saldropoko zohikaztegira egingo den bisita gidatua ere jasotzen du programak.
Horren guztiaren osagarri izango dira Atariak antolatzen dituen familia-jardueren programa, landareen erabilerari buruzko lantegiak eta #Azpizuria kanpaina, Gasteizko Hegazti Habiagileen Atlasa martxan jartzearekin batera. Horren bitartez, espezie enblematiko eta gero eta urriago baten egungo egoera hobeto ezagutu nahi du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, enara azpizuriarena, herritarrak aktibatuz eta argazki-lehiaketa bat eginez, Instagram bidez.