CROPS4LIFE
CROPS4LIFE proiektuak Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea du helburu, klima-aldaketaren aurkako borroka globalaren esparruan.
CROPS4LIFE proiektuak Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea du helburu, klima-aldaketaren aurkako borroka globalaren esparruan.
Mugikortasun jasangarrirako udal estrategiaren esparruan, mugikortasun partekatua tresna eraginkorra izan daiteke eguneroko joan-etorrietan automobila bakarka gutxiago erabili dadin.
Erdi Aroko Hirigunea (Gasteizko Alde Zaharra) hiriko berdegune gutxien dituen auzoetako bat da, eta horregatik, CEAk eta Espazio Publikoaren eta Auzoaren Sailak bertako natura hobetzeko proiektu batean ari gara auzotarrekin eta kolektiboekin batera.
CEAk segimenduko azterlanak egiten ditu Herrandarren kalearen birnaturalizazioak ingurumenean eta gizartean dituen onurak ebaluatzeko.
CEAk programa bat du Gasteizko Udala sustatu eta garatzen ari den Mugikortasun Planaren ekintzen segimendua egiteko.
Eskoletako patioak naturalizatzeko eta haiek hiriko azpiegitura berdearen sistemako elementu bihurtzeko Udalak 2021ean hasi zuen proiektu batean hartzen ari da parte CEA.
Klima aldaketak Vitoria-Gasteizko hegoaldeko baso bateko lurzoruetan eta baso ekosistemetan duen eraginari buruzko ikerketa.
Gasteizko Udalak gauzatzen dituen azpiegitura berdeko ekintzen segimendua egiteko programa bat du abian CEAk.
Gasteizen laneko mugikortasuna aldatzeko beharrak eraman du Udala Gasteizko Industrialdeen Mugikortasun Plana (IMP) garatzera.
LIFE IP Urban Klima 2050 europar proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea.
Mendebaldea proiektuaren bidez parke berri bat sortzen ari da Jundiz industrialdearen inguruan, Eraztun Berdea handitzeko. Parke honek Gasteizko mendien eta Zadorra ibaiaren arteko lotura ekologikoa hobetzen du.
Lorategi komunitarioak hiriko berdegune publikoak dira, elkarte baten inguruan bildutako pertsona talde batek modu kolektiboan kudeatzen eta lantzen dituztenak.
Herritarren Zientziaren proiektuaren xedea da gure udalerrian biltzen den dibertsitate biologikoa jarraitu eta kontserbatzeko lanetan herritarrak partaide bihurtzea.
Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren helburua da kalitatezko elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzea eta horiek hirian bertan kontsumitzea lotzea.
Eskolako Agenda 2030 hezkuntza programa bat da, jasangarritasuna eta hezkuntzaren kalitatea xede dituena eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituta dagoena, batez ere ikasleena, udalerriaren jasangarritasunean esku hartzeko eta laguntzeko.
Hiri baratzezaintza hirian eta hiri ingurunean (Eraztun Berdea) sustatzea, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez.
Phy2SUDOE proiektuaren helburu nagusia izan zen Europako hego-mendebaldeko lurzoru kutsatuak fitokudeaketaren bidez garbitzeko estrategia berritzaileak aurkitzea. Gasteizi dagokionez, Jundizko parkean (Mendebaldean) aplikatu ziren estrategia horiek.
Ibilgailuak hirien erdiguneetara sartzea erregulatzea, hirietan bizi eta lan egiten duten pertsonen onerako.
Energia trantsizioari laguntzea eta politiken diseinua hobetzea, bide politiko alternatibo eta sendoak sortuz, herritarren integrazioa sustatzeko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzeko.
Zamalanetarako bizikletak hiriko zamalan operazioetan integratzea. Europako zenbait hiritako adibideak aztertu ziren, eta ezagutza hori Gasteizen aplikatu zen.
INTENSIFY proiektuaren xedea izan zen karbono igorpenak murriztea tokiko komunitateen ahalduntzearen bitartez.
Ibilgailuen aparkalekua kudeatzeako neurri berritzaileak proposatu eta identifikatzea.
Lurzoruak konpontzeko teknologia berri bat garatzeko proiektua, abandonatutako industria-lurretan lurzoru antropiko heterogeneoak deskontaminatzeko gai izango dena.
SmartEnCity proiektua Koroatze auzoan gauzatutako proiektu nabarmen bat izan zen. Eraginkortasun energetikoaren, garraioaren eta IKTen alorreko zenbait ekintza jarri ziren abian, modu integratuan, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Lakua auzoan garatutako proiektu pilotua azpiegitura berdeko hainbat esku-hartze entseatzeko eta, ondoren, hiriko beste auzo batzuetan erreplikatu ahal izateko.