Elikaduraren Gizarte Topaketa
Topaketa hau urtero egiten da, gure hirian tokiko elikadura jasangarriagoa eta kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa sustatzeko.
Topaketa hau urtero egiten da, gure hirian tokiko elikadura jasangarriagoa eta kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa sustatzeko.
Lorategi komunitarioak hiriko berdegune publikoak dira, elkarte baten inguruan bildutako pertsona talde batek modu kolektiboan kudeatzen eta lantzen dituztenak.
Mendebaldea proiektuaren bidez parke berri bat sortzen ari da Jundiz industrialdearen inguruan, Eraztun Berdea handitzeko. Parke honek Gasteizko mendien eta Zadorra ibaiaren arteko lotura ekologikoa hobetzen du.
Herritarren Zientziako proiektuak gure udalerriko biodibertsitatearen jarraipenean eta kontserbazioan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren helburua Gasteizen hurbileko produktu freskoaren kontsumoa handitzea da, betiere elikadura sistemaren trantsizioa ahalbidetuko duen ikuspegi agroekologikotik.
Hiri baratzezaintza hirian zein hiri ingurunean sustatzen dugu, hiriko azpiegitura berdea osatzeko, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko eta elikadura osasungarria eta komunitate sareak sendotzeko xedez.
CEAk Gasteizen bizikleta eguneroko mugikortasunerako lehentasunezko modu gisa sustatzea bilatzen duten jarduerak bultzatzen ditu.
Eskolako Agenda 2030 hezkuntza programa bat da, jasangarritasuna eta hezkuntzaren kalitatea xede dituena eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituta dagoena, batez ere ikasleena, udalerriaren jasangarritasunean esku hartzeko eta laguntzeko.
Gasteizen laneko mugikortasuna aldatzeko beharrak eraman du Udala Gasteizko Industrialdeen Mugikortasun Plana (IMP) garatzera.
Phy2SUDOE proiektuaren helburu nagusia izan zen Europako hego-mendebaldeko lurzoru kutsatuak fitokudeaketaren bidez garbitzeko estrategia berritzaileak aurkitzea. Gasteizi dagokionez, Jundizko parkean (Mendebaldean) aplikatu ziren estrategia horiek.
Ibilgailuak hirien erdiguneetara sartzea erregulatzea, hirietan bizi eta lan egiten duten pertsonen onerako.
INTENSIFY proiektuaren xedea izan zen karbono igorpenak murriztea tokiko komunitateen ahalduntzearen bitartez.