URSOILL
Ikerketa eta berrikuntzako URSOILL (Urban Soils Living Lab) proiektuak Europan hiri lurzorua lehengoratzeko soluzio berritzaileak garatzea du helburu.
Ikerketa eta berrikuntzako URSOILL (Urban Soils Living Lab) proiektuak Europan hiri lurzorua lehengoratzeko soluzio berritzaileak garatzea du helburu.
CEAk segimenduko azterlanak egiten ditu Herrandarren kalearen birnaturalizazioak ingurumenean eta gizartean dituen onurak ebaluatzeko.
Erdi Aroko Hirigunea (Gasteizko Alde Zaharra) hiriko berdegune gutxien dituen barrutietako bat da, eta horregatik, CEAk eta Espazio Publikoaren eta Auzoaren Sailak bertako natura hobetzeko proiektu batean ari gara auzotarrekin eta auzoko kolektiboekin elkarlanean.
Klima aldaketak Vitoria-Gasteizko hegoaldeko baso bateko lurzoruetan eta baso ekosistemetan duen eraginari buruzko ikerketa.
Eskoletako patioak naturalizatzeko eta haiek hiriko azpiegitura berdearen sistemako elementu bihurtzeko Udalak 2021ean hasi zuen proiektu batean hartzen ari da parte CEA.
Gasteizko Udalak gauzatzen dituen azpiegitura berdeko ekintzen segimendua egiteko programa bat du abian CEAk.
LIFE IP Urban Klima 2050 europar proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea.
Lorategi komunitarioak hiriko berdegune publikoak dira, elkarte baten inguruan bildutako pertsona talde batek modu kolektiboan kudeatzen eta lantzen dituztenak.
Mendebaldea proiektuaren bidez parke berri bat sortzen ari da Jundiz industrialdearen inguruan, Eraztun Berdea handitzeko. Parke honek Gasteizko mendien eta Zadorra ibaiaren arteko lotura ekologikoa hobetzen du.
Phy2SUDOE proiektuaren helburu nagusia izan zen Europako hego-mendebaldeko lurzoru kutsatuak fitokudeaketaren bidez garbitzeko estrategia berritzaileak aurkitzea. Gasteizi dagokionez, Jundizko parkean (Mendebaldean) aplikatu ziren estrategia horiek.
Lakua auzoan garatutako proiektu pilotua azpiegitura berdeko hainbat esku-hartze entseatzeko eta, ondoren, hiriko beste auzo batzuetan erreplikatu ahal izateko.