Joan den urtarrilaren 28an eta 29an, Gasteizko Udala ordezkatuz, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko ordezkariak Europako Batzordeko eta Europako Parlamentuko zenbait kiderekin bildu ziren Bruselan, Europako hainbat hirik osatutako misio baten baitan.
Albisteak
Albisteen bilatzailea
-
-
Gasteizko Udalak bat egin du Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Itun Sozialarekin
Klima aldaketa gure garaiko erronkarik handienetako bat da, eta, horregatik, arlo horretako politika publikoak indartzeko unea da.
-
CEAk Europako Hiri Agendaren Elikagai Politikari buruzko Adierazpenarekin bat egin du
Adierazpenean hiriek parte-hartze sendoagoa eskatzen dute EBko elikadura politiken sorreran.
-
UnicitiES 2030 proiektuak sendotzen jarraitzen du Gasteizen, Udalaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza gune egonkor gisa
Ekimen honek ezagutza aplikatuan oinarritutako hiri trantsizio jasangarria bultzatu nahi du.
-
CEAk klima aldaketaren eraginari buruzko kontzientziazioa sustatzeko lantegi bat antolatu du
Martxoaren 10ean egingo da Europa Biltzar Jauregian, eta Arabako hedabideak eta hainbat erakunde gonbidatuko dira bertara.
-
URSOILL proiektuaren aurkezpena eta Soil Living Lab baten lehen ko-sorkuntza tailerra Gasteizen
URSOILL proiektuaren xedea da hiriko lurzoruak leheneratzea hiri erresiliente eta jasangarriak lortzeko.
-
Herritarren zientziak Gasteizen gaueko tximeleten aniztasun izugarria dagoela erakutsi du
CEAk Gasteizko Gaueko Tximeletak Kontserbatzeko Programa bat dauka antolatuta, Herritarren Zientziaren Sarearen baitan, eta intsektu horien etengabeko jarraipenaren bidez, aurtengo emaitzek udalerriaren balio ekologiko handia berretsi dute.
-
SUNCINE Erakustaldiaren 22. edizioa antolatu dugu otsailaren 24tik martxoaren 12ra
Aldabe gizarte etxean egingo dira proiekzioak, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
-
Gasteizko Udalak Agroekologiaren aldeko Udalen Sarean aurkeztu ditu bere elikadura proiektuak
Europar Batasunak kofinantzatutako CROPS4LIFE proiektuak toki nabarmena du tokiko produktuen kontsumoa areagotzeko garatutako ekimenetan.
-
Probatzaileen hirugarren promozioak hasi du jadanik beren prestakuntza ibilbidea ALEKO nekazaritza test gunean
Otsailetik abendura bitartean, bederatzi pertsona nekazaritza birsortzaileko hainbat zerbitzutan trebatuko dira, eta nekazaritza sektorean beren proiektu profesionalak entseatuko dituzte.
-
Agroekologiari buruzko Estatu mailako topaketa bat egin zen urtarrilaren 30ean eta 31n Olarizuko Etxaldean
Hitzaldiak, tailerrak, dinamikak eta Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentrora ezagutzeko bisita bat egin ziren.
-
Iaz 500 neurketa baino gehiago egin ziren Gasteizko lurzoruetan, beren osasuna nolakoa den jakiteko
Azken urtean lurzoruari buruzko 77 ebaluazio egin dira herritarren zientziako programaren baitan.
-
Bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura berria egiteko lanak hasi dira Jundizen
Jarduera hau Industrialdeen Mugikortasun Planaren barruan dago.
-
HoliSoils proiektuaren amaiera: basoetako lurzoruen osasunean aurrera
Gamiz herrian baso lursail esperimental bat ezarri da baso sistemen eta klima aldaketaren ikerketarako.
-
Gasteizek gaueko harraparien jarraipena egiteko sarea sendotu du, herritarren zientziari esker
Udalaren programak urubien eta hontz txikien ugalketa berretsi du, eta hontz arrunta bezalako espezieen hauskortasuna detektatu du.
-
Nazio Batuek Emakume Nekazarien Nazioarteko Urtea izendatu dute 2026a
CROPS4LIFE proiektuak landa eremuko emakumeen lidergoa indartu nahi du Gasteizen, Emakume Nekazarien Nazioarteko Urtean.
-
Gasteizek Albarrio proiektuan parte hartuko du
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Bionekazaritzak aurkeztutako hautagaitza babestu du eta Judimendi auzoan izango du ardatz.
-
CEAk 56 jarduera aurkeztu ditu 2026ko negurako
Izena emateko epea irekita dago jadanik. Atarian, gizarte etxeetan, 010 telefonoan eta udal webgunean eman daiteke izena.
-
CROPS4LIFE proiektuak erdibidea egin du
Lehen 27 hilabeteak arrakasta batzuekin eta erronka askorekin osatu dira.
-
Bizikletaren aldeko Hirien Sareak Gasteizen lana aitortu du familientzako kargako bizikleten proiektuagatik
235 familiak agertu dute ekimenean parte hartzeko interesa.
-
Amaitu da Alde Zaharra naturalizatzeko proiektuan herritarren parte-hartzerako programa
Kodiseinu, kogestio eta probako prozesu gisa sortu zen programa hau, eta herritar, saltoki, elkarte, ikastetxe eta udal zerbitzuen parte-hartzea izan du.
-
Gasteizko Udalak 73 lursail izango dituen komunitate baratze bat egokituko du Salburuan
Oraindik aurrera, bost izango dira mota horretako ekipamenduak hirian.
-
Vitoria-Gasteiz bizikletarentzako munduko 30 hiri onenen artean sartu da Copenhagenize Index 2025 sailkapenean
Udalak lanean jarraituko du bizikleta sarea hedatzen, trafikoa lasaitzen, bide segurtasuna hobetzen eta bizikletari lotutako zerbitzuak sortzen.
-
ALEKOk 2026ko promoziorako inskripzioak ireki ditu
Nekazaritza birsortzailean eta hurbileko nekazaritzan ekiteko aukera Gasteizen.
-
235 pertsonak erakutsi dute kargako bizikleten maileguko kanpainan parte hartzeko interesa
Aurtengo kanpainaren plaza kopurua handitu da, 24 izango dira azkenean.
-
Klima aldaketara egokitzeko JUST4CARE europar proiektu berrian parte hartzen hasi da CEA
BC3-Basque Centre for Climate Change zentroaren koordinaziopean arituko gara proiektuan.
-
Alde Zaharreko Harategi kantoiak eta Santa Ana kantoiak osatzen duten ardatzaren berdatzerako lanak hasi dira
CEA ari da koordinatzen lan hau, Europako LIFE Urban Klima 2050 programaren laguntzarekin, Alde Zaharra naturalizatzeko planaren baitan.
-
Agroekologiari eta elikadura subiranotasunari eskainitako Elikaduraren XVIII. Gizarte Topaketaren balantzea
2025eko urriaren 21etik 31ra Gasteizek agroekologian oinarritutako jarduerez gozatu zuen.
-
“Hiriak x Natura” jardunaldia antolatu zuen CEAk Herrandarren kalea eraldatzeko proiektuari amaiera emateko
Azpiegitura berdeetan espezializatutako administrazio, unibertsitate eta erakundeetako teknikariek eta ordezkariek hiri birnaturalizazioaren inguruko esperientziak partekatu zituzten.
-
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Toki Erakundeen Sareak bere V. Batzarra egin zuen Gasteizen
2025eko urriaren 22an eta 23an sarean dauden hirietako ordezkariak elkartu ziren gure hirian.
-
Urarteko baratzeetan lursail bat eskuratzeko epea ireki da
Interesa duten pertsonek azaroaren 21a arte dute epea izena emateko.
-
Mendebaldea proiektuaren seigarren faseak ekialdetik korridore berde handi bat osatuko du Jundiz industrialdearen inguruan
Obrak urriaren hasieran hasi ziren, eta udaberrira arte luzatuko dira.
-
Elikaduraren Munduko Eguna: lurraldekako elikadura sistemen bila
Elikadura jasangarritasuna etxean hasten da, gure udalerri eta komunitateetan.
-
Salburuko hezeguneak Hegaztien Mundu Eguna ospatu zuen
"Hegaztiak eta haien habitatak kontserbatzea klima aldaketa geldiaraztea da" lelopean, jardunaldi honek gogorarazi zuen biodibertsitatea babestea geure burua babestea ere badela.
-
Gasteizek hiri mugikortasun jasangarriarekin duen konpromisoa berritu du Europako CIVITAS sarean
CIVITAS ekimenak hirien arteko lankidetza sustatzen du, hiri garraioko sistema jasangarriagoetarako trantsizioa bizkortzeko.
-
Gasteizko 16 familiak kargako bizikleta elektriko bat erabili ahal izango dute beren joan-etorrietarako
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak irailean hasi eta 2026ko martxoan amaituko den proba pilotu honetan izena emateko epea ireki du jadanik.
-
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 60 jarduera aurkeztu ditu 2025eko udazkenerako
Izena emateko epea irailaren 26an (ostirala) hasiko da, eta Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta udalaren webgunean egin ahal izango da.
-
Gasteizek hiriko lurzoruak lehengoratzea helburu duen Europako URSOILL proiektuan hartuko du parte
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 340.000 euro inguru inbertituko ditu Arabako hiriburuan zazpi ekintza berritzaile ezartzeko.
-
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak oinezkoentzako Gasteizko metrominutua eguneratu du eta bizikletentzako bat sortu du
Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, hirian oinez edo bizikletaz mugitzeko denborak eta distantziak erakusten dituzten plano eskematikoak argitaratu ditu.
-
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Foru Aldundiak Gasteizko sorbeltz arruntaren lehen errolda koordinatu dute
Sorbeltz arrunta zaurgarri gisa katalogatuta dago.
-
Gasteizen lanera joateko sortu den carpooling zerbitzuak Energia Aurrezteko Ziurtagiriak (EAZ) sortuko ditu
Udalak (CEAren bitartez) eta Karosek elkarlanean jarraitzen dute carpooling komunitatea zabaltzeko eta partekatutako autoa herritar guztientzako irtenbide erreala, iraunkorra eta errentagarria dela erakusteko.
-
Vitoria-Gasteizek autoa partekatzeko zerbitzu bat sortu du, CEAk KarKarCar mugikortasun kooperatibarekin duen lankidetzaren bidez
Karkarcar kontsumo kooperatibak carsharing elektrikoaren zerbitzua jarri du martxan Gasteizen, joan den ekainean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin (CEA) hitzarmena sinatu ondoren.
-
Alde Zaharra naturalizatzeko proiektua amaitzen ari da
Azken asteetan hainbat jarduera egin dira Erein Alde Zahar berdea, bizia, auzotarra programaren barruan.
-
Lurraldeko hainbat eragile Goiurin bildu ziren Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba bat sortzeko aukeraren inguruan hausnartzeko
CEAk antolatutako ekitaldi horretan, Gasteizko Udalaren helburua izan zen ekimen honi buruz lurraldeko eragileek dituzten ekarpenak jasotzea.
-
Produktu berriak CROPSLIFE online salmenta plataforman
CROPS4LIFE proiektuaren online salmenta-atariak Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako zazpi proiekturen produktuak eskaintzen ditu.
-
Uztailaren 1ean Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba bat sortzea eztabaidatuko da Goiuri jauregian
Vitoria-Gasteizko Udalak jardunaldi parte-hartzaile bat antolatu du Biosferaren Erreserba batean inplikatuta egon litezkeen eragileen ikuspegia, bai eta beste edozein herritarrena ere, ezagutzeko asmoz.
-
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 61 jarduera aurkeztu ditu 2025eko udarako
Wkainaren 26tik aurrera izena eman ahal izango da Atarian, gizarte etxeetan, 010 telefono zenbakian eta udal webgunean.
-
Alde Zaharra naturalizatzeko proiektuaren lehiaketen emaitzak argitaratu dira
Proiektuaren helburua da Alde Zaharra berdatzea, herritarrekin elkarlanean, hiri, ingurumen eta gizarte kalitatea hobetuko duten eskala txikiko irtenbide berdeen bidez.
-
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Espainiako Ornitologia Elkartearekin duen lankidetza hitzarmena berritu du
SEO/BirdLife erakundeak 70. urteurrena bete du.
-
Ekainaren 8an Ingurumenaren Jaia izan genuen Atarian
Ekainaren 5eko Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko egin zen ekitaldia.
-
Vitoria-Gasteizek 2030era arteko ibilbide orri bat aurkeztu du industrialdeetarako lan mugikortasuna hobetzeko
16,4 milioi euroko inbertsioa egitea espero da.
-
Vitoria-Gasteiz Parisko Akordioan parte hartzen ari da
Vitoria-Gasteiz, CEAren bidez, Parisko Akordioa sinatu zuten herrialdeek Nazio mailan Zehaztutako Ekarpenen (NDC) betetze mailaren berrikuspenaren lehen txandan parte hartzen ari da.
-
Alde Zaharraren berdatzeak aurrera darrai hainbat jardueraren bidez
Alde Berdea naturalizatzeko proiektuak auzoan duten azpiegitura berdea indartzeko asmoa du.
-
CROPS4LIFEk etxeko elikadura hornikuntzaren arloko portaerari buruzko ikerketa bat egin du
Ikerketaren helburua da etxeko elikadura horniduraren inguruko portaera soziala sakonki ulertzea.
-
CEAk Europako Egokitzapen Misioaren Konferentzian parte hartu du (Polonian, Wrocław hirian)
Vitoria-Gasteizek klima aldaketara egokitzeko egiten dituen ekintzei buruzko lekukotza ematera gonbidatu zuten.
-
Gasteizko 23 ikastetxek hartu zuten parte Eskolako Agenda 2030en Udal Foroan
Maiatzaren 20an egin zen ekitaldi horretan, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikasleek amaitzen ari den ikasturtean egindako lana aurkeztu zuten.
-
Gasteizko Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren 2021-2025 Planaren ebaluazioa aurkeztu du Udalak
Proposatutako neurrien % 80 gauzatu dira edo gauzatzen ari dira, eta, aldi berean, 42 esku-hartze gehigarri inplementatu dira.
-
CEAk carsharing proiektu pilotu baten garapena bultzatu du Gasteizen
KarKarCar kontsumo kooperatiba arduratuko da zerbitzua kudeatzeaz.
-
CEAk 2024an egindako jardueren memoria argitaratu du
CEAk 2024. urtean izandako jarduera nagusiak jaso ditugu memorian.
-
CROPS4LIFEk esperientziak trukatzeko hiru topaketetan parte hartu du
Proiektuan parte hartzen ari diren erakunde desberdinak Zunbeltz nekazaritza test gunea bisitatzera joan dira, Biziola proiektua ere ikusi dute eta RETAren berrikuntza jardunaldietan parte hartu dute.