Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankua finalista gertatu da Udalsarea 21 sarietan
Gasteizek beste aitortza berde bat du, Olarizuko lorategi botanikoko landare germoplasma bankua finalista gertatu baita Udalsarea 21 elkarteak ematen dituen Tokiko Iraunkortasunaren alorreko Jardunbide Egokien Sarien IV. edizioan; 196 udalerri sartzen dira sare horretan.