Noticia
Vitoria-Gasteiz defiende en Bruselas su candidatura a Capital Verde Europea
Europako Batzordeak sei finalista aukeratu zituen 2012an edo 2013an Europako Hiriburu Berdea izateko aurkeztutako hautagaitzen artean. Horietako bat Vitoria-Gasteiz denez, hiriko ordezkarien talde politiko-teknikoak bertako hautagaitza defendatu zuen Bruselan, irailaren 7an eta 8an.
Epaimahaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan, hala nola, hiritarren partaidetza, Mugikortasun Iraunkorraren eta Eremu Publikoen Plana, soinu-kutsadura eta ur-kontsumoa.
Vitoria-Gasteiz, Bartzelona, Malmö (Suedia), Nantes (Frantzia), Nurenberg (Alemania) eta Reykjavik (Islandia) dira finalistak. Hiri irabazleen izenak ezagutzera emateko ekitaldia urriaren 21ean egingo da, Stockholmen, egungo Hiriburu Berdean.
También te puede interesar
No se encontraron resultados