Resultados del servicio de préstamo de bicicletas en 2009
2009ko urtarrilaren 15ean jarri zen abaian bizikletak maileguan hartzeko zerbitzua, eta abenduaren 30era arte funtzionatu du. Bizikletak mailegatzeko zerbitzua 15 gunetan eskaini zen, 2008an baino bi gune gehiagotan (egun dagoeneko 17 dira guneak): Aldabe, Arriaga, El Pilar, Iparralde, Hegoalde, Judimendi eta Lakuako gizarte etxeetan; Abetxuku, Aranalde eta Ariznabarra kiroldegietan; Mendizorrotzeko pilotalekuetan; Boulevard eta Lakua Center merkataritza-guneetan; Artium museoan eta turismoko udal bulegoan. Gune horietako bakoitzean 15 eta 25 bizikleta inguru egon dira erabiltzeko prest, aurreikusitako eskariaren arabera.
Berriz ere, zerbitzuak arrakasta itzela izan zuen, erabiltzaileen kopuruari begiratzen badiogu. Mailegu-aldia amaitzean, 54.716 pertsona zeuden erregistratuta. Horrek esan nahi du 2009an beste 9.000 pertsona inguruk eman zutela izena. 2009an mailegu kopurua 154.898koa izan zen, eta 2008an, berriz, 110.155ekoa. Hau da, eguneko 460 mailegu egin ziren, 2008an baino eguneko 80 gehiago. Erabiltzaile gehienak, gutxi gorabehera %95a, 18 urtetik gorakoak dira.
Aldabe gizarte etxean egin dira mailegu gehien, eta ondoren El Pilar eta Judimendi gizarte etxeetan. Maiatza eta urria artean zerbitzuak hileko 16.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu, eta uztailean 20.000 erabiltzaile inguru. Abenduan, berriz, 2008ko hil bereko erabiltzaile kopurua bikoiztu egin da, neurri batean, egin duen eguraldi ona dela eta.
Bestalde, Vitoria-Gasteizko udalak martxan jarritako bizikleten borondatezko erregistroak erantzun ona jaso du. Dagoeneko 503 pertsonak erabaki dute beren bizikleta identifikatzea, lapurretak saihesteko edo, lapurtzen badiote, errazago berreskuratzeko. Horietatik 72k "Bicitronic" segurtasun-sistema jarri dute. Sistema horretan grabaketa gehigarria egiten zaio eta baimena duten tailerretan baino ezin da egin.