eues

Noticia

Programa de horticultura ecológica de ocio para 2011

Aurreko urteetan bezala, CEAk helduentzako aisialdiko baratzezaintza-programa berria jarri du abian, maiatza eta uztaila artean Olarizuko baratzeetan gauzatuko dena.

Batetik, helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroek aurrera jarraituko dute eta horietan 55 urtez gorako pertsonek parte hartu ahalko dute. Hain zuzen, 10 urte baino gehiago igaro dira ikastaro horiek abian jarri zirenetik. Bestalde, gazteagoek erakutsitako interesa dela eta, berriz emango da "Baratze ekologikoak: zure topagunea" ikastaroa, 18 eta 55 urte bitarteko lagunei zuzendua. Tailerrean zehar, era iraunkorrean eta ingurumena errespetatuz baratzea landatzeko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte.

Pertsona horiek, ikastaroa amaitutakoan, gehienez 5 urterako 50 m²-ko lursail bana jasoko dute Olarizuko baratzeetan, eta ikasitakoa praktikatu ahal izango dute. Bi kasuetan, ikastaroa 60 ordukoa izango da.

Ikastaro horietan parte hartzeko zozketarako izena emateko epea martxoan irekiko da, CEAn, Atarian, gizarte etxeetan eta Udalaren webean.

Datos de contacto

Dirección postalCEA - Centro de Estudios Ambientales
Palacio Zulueta
Paseo de la Senda, 2
C.P. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Correo electrónicoceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Teléfono +34 945 16 26 96

Boletín digital

Para estar al tanto de todas las noticias del CEA, suscríbete a nuestro boletín digital.

Redes sociales

Facebook x-twitter Boletín

Equipamientos

Logo: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

CC BY-SA 4.0 - Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz