Noticia
Nuevos paneles en el Anillo Verde
Ekainean zehar Eraztun Berdeko hainbat puntutan dauden 30 argibide-taula baino gehiago berriztu dira. Taula hauetan bereizmen handiko argazki panoramiko berriak eta interesgarriak diren beste elementu batzuk jarri dira. Argazkietan datu hauek ematen dira: Eraztun Berdeko ibilbideak, piknik guneei buruzko informazioa, aparkalekuak, iturriak, informazio guneak, autobus geltokiak, kontuz ibili beharreko guneak, etab. Gainera, argazkietan Eraztun Berdeko espazioen erabilera onaz gozatzeko zenbait aholku eta arau agertzen dira, baita informaziorako eta kontakturako telefono zenbakiak ere. Argibide-taula berrien finantzaketan Bioaniztasuna Fundazioak kolaboratu du.