Noticia
Finalizan las obras del paseo del río Zadorra entre Abetxuko y Gamarra Mayor
Amaitu dira Gamarrako zubiaren eta Abetxukuko zubiaren artean oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bat egiteko lanak.
Bidea Zadorra ibaiaren ertzetik doa 2,5 km-ko luzeran, eta Eraztun Berdeko Bira izenarekin ezagutzen den ibilbidearen atal bat da. Bide honek bat egiten du iaz Aztegieta eta Abetxuku artean eraiki zen bidearekin. Aldi berean, bidea Abetxukuko bi zubien azpitik, zaharretik eta berritik, igarotzeko lanak egin dira. Horrez gain, parkerako sarbide berria egin da Zadorra hiribidetik, Arriagako atean dagoen errotondaren ondotik. Negu honetan zehar ingurune osoaren egokitze ekologiko eta paisajistikoa egingo da.