El CEA avanza en el conocimiento ecológico del municipio de Vitoria-Gasteiz
CEAk udalerriko ekologiaren jarraipenari buruzko zortzi ikerketen memoria jaso du duela gutxi, egiten ari den ikerketa-lanaren barruan. Ikerketa horietan jasotako informazioari esker, inguruko balio naturalak kudeatzeko eta kontserbatzeko programak garatuko dira.
Ikerketek hainbat eremu hartzen dituzte. Horietako hiru Salburuko parkean egin dira, eta honako gai hauek aztertzen dituzte: apoarmatuak, ugaztunen egoera, eta hegaztiei eraztunak jartzeko 2009ko kanpaina. Eraztun Berdean burruntziak eta deabruaren zalditxoak ikertu dira eta parkeetako biodibertsitatearen kontserbazio egoera jakiteko adierazle sistema diseinatu da. Beste ikerketa batean, berriz, Gasteiz mendietako basurdeen eta orkatzen biztanleriaren bilakaera kontrolatzeko adierazlea diseinatu da. Vitoria-Gasteizko udalerriko bailara barreneko basoetan dagoen mehatxaturiko florari eta karakterizazio botanikoari buruzko ikerketak dira horietako azkenak.