Noticia
Detectada la presencia de nutrias en Salburua
Zantzu guztien arabera, igaraba bat edo gehiago dago Salburuko hezeguneetan. Igaraba oso animalia iheskorra da, eta gaueko ohiturak ditu. Tamainaz txakur txikien antzekoak diren arren, oso zaila da igarabak ikustea, eta are zailagoa haien aztarnak antzematea.
Salburuan ez dago gordelekurik egiteko inguru lehorrik; litekeena da arrazoi horrek mugatu izatea igaraben presentzia bertan. Horrexegatik, Salburuko biodibertsitatea areagotzeko asmodun INBIOS proiektuaren barneko ekimenen artean, aurtengo udan bi gordeleku artifizial egingo dira. Asmoa Salburuan igaraben presentzia egonkorra lortzea da, eta, ahal bada, bertan ugaldu ahal izateko bideak ematea.