eues

Noticia

Balance del servicio de préstamo de bicicletas

2008an bizikleta maileguko zerbitzua martxoaren 4an jarri zen abian eta abenduaren 30a arte egon da indarrean. Mailegua 13 puntutan eskaini da: Aldabe, Arriaga, Pilar, Iparralde, Hegoalde, Judimendi eta Lakua gizarte etxeak, Ariznabarreko kiroldegia, Mendizorrotzeko frontoiak, El Boulevard eta Lakua Center merkataritza guneak eta Turismoko Udal Bulegoa. Puntu bakoitzean 15-25 bizikleta egon dira eskuragarri, leku bakoitzean ikusitako eskariaren funtzioan.

2008an ere arrakasta erdietsi da erabiltzaile kopuruari dagokionez. Mailegu sasoia amaitzean, 45.907 lagun zeuden izena emanda, alegia, izen emateak gero eta gehiago dira. Mailegu kopurua 110.155ekoa izan da. Kopuru hau oso handia da kontuan hartzen bada eguraldiak ez duela lagundu udazkenean eta neguan. Eguneko 380 mailegu egin dira, 2007an baino 20 gehiago.

Mailegu kopururik handiena Aldabe gizarte etxean izan da, eta ondoren Pilar gizarte etxean, Turismoko Udal Bulegoan eta Iparralde gizarte etxean. Eskari handiena, berriro ere, maiatzean, ekainean eta uztailean izan da. Abenduan ere kopuru polita erdietsi da, 5.000 erabilera baino gehiago egon baita.

Datos de contacto

Dirección postalCEA - Centro de Estudios Ambientales
Palacio Zulueta
Paseo de la Senda, 2
C.P. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Correo electrónicoceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Teléfono +34 945 16 26 96

Boletín digital

Para estar al tanto de todas las noticias del CEA, suscríbete a nuestro boletín digital.

Redes sociales

Facebook x-twitter Boletín

Equipamientos

Logo: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

CC BY-SA 4.0 - Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz