eues

Noticia

Balance de la Agenda 21 Escolar del curso 2009-2010

2009-2010 ikasturtean, Eskolako Agenda 21ak mugikortasuna eta klima-aldaketa izan ditu aztergai. 29 ikastetxek eta 19.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.

Ikasturtean zehar, parte-hartzaileek mugikortasunari eta mugikortasunak klima-aldaketak eragindako ondorioei buruzko diagnostikoa egin dute ikastetxeetan eta eskola- eta familia-ingurunean. Era berean, zenbait udal-ekipamendu eta enpresatan egoera zertan den aztertu dute, berariaz sortutako materialez baliatuta. Aurtengo proposamenik aipagarrienetakoak 350.org eta Pedibus izan dira. Lehenengoaren helburua ikastetxeek mugikortasun iraunkorraren alorrean gauzatutako jarduerak islatzea eta baloratzea da. Bigarren ekimena San Prudencio ikastetxeak antolatu du: boluntario taldeak eratu dituzte, haurrei eskolako joan-etorriak oinez egiten laguntzeko.

Maiatzaren 31n, Ingurumenaren 2010eko Mundu Egunean, ikastetxeetako ordezkariek 2009-2010eko Eskolako Agenda 21en azken txostena aurkeztu zioten Vitoria-Gasteizko alkateari. Ondoren, alkateak, planteatutako hainbat gairi erantzuteaz gain, Vitoria-Gasteizen mugikortasun iraunkorra sustatzeko prestatu diren egitarauetako zenbait alderdiri buruzko azalpenak eman zizkien.

2010-2011 ikasturtean, Eskolako Agenda 21ean parte hartuko duten ikastetxeek kontsumo arduratsuaren gaia jorratuko dute.

Datos de contacto

Dirección postalCEA - Centro de Estudios Ambientales
Palacio Zulueta
Paseo de la Senda, 2
C.P. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Correo electrónicoceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Teléfono +34 945 16 26 96

Boletín digital

Para estar al tanto de todas las noticias del CEA, suscríbete a nuestro boletín digital.

Redes sociales

Facebook x-twitter Boletín

Equipamientos

Logo: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

CC BY-SA 4.0 - Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz