Balance de la Agenda 21 Escolar del curso 2008-2009
2008-2009 ikasturtean, energiaren eta klima-aldaketaren gaiak jorratu dira Eskolako Agenda 21en bidez. Ekimen horretan 29 ikastetxek eta 19.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.
Ikasturtean zehar parte-hartzaileek energiaren kontsumoari buruzko diagnostikoa egin dute, ikastetxean eta eskola- eta familia-ingurunean nola erabiltzen den aztertuz. Era berean, hainbat udal-ekipamendutan eta enpresatan gai hori zertan den egiaztatu dute, berariaz sortutako materialez baliatuta.
Ekainaren 3an, Ingurumenaren 2009ko Mundu Egunean, hainbat jardunaldi egin ziren eta, besteak beste, ikastetxeetako ordezkariek 2008-2009ko Eskolako Agenda 21en azken txostena aurkeztu zioten Vitoria-Gasteizko alkateari. Gero, galderei erantzun ondoren, Vitoria-Gasteizen energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko egingo diren programen nondik norakoak azaldu zizkien alkateak.
2009-2010 ikasturtean, 30 ikastetxek hartuko dute parte Eskolako Agenda 21en, eta mugikortasuna eta klima-aldaketa izango dituzte aztergai.