Noticia
Adecuación de itinerario peatonal bajo el puente de Asteguieta
Duela gutxi amaitu dira Oto hiribidean dagoen zubiaren azpiko ibilbidea egokitzeko lanak, honi esker Zadorra parkean zehar iragaten den oinezkoen eta txirrindularien ibilbidea luzatu egingo da. Horrela aurretik egindako bi bide zati elkartuko dira, bata Gobeutik handizkarien azokako biribilgunera doana eta bestea hortik Krispiñako errepideraino doana. Etorkizunean Zabalganeko parkeraino luzatuko da hau.
Lan honek Vitoria-Gasteizko hiri-perimetroan zehar bide berde bat finkatzeko helburua duen "Eraztuneko Bira" proiektuan aurrerapauso bat suposatzen du.