14ª Campaña 'Adopta un árbol y crece con él'
Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" izeneko kanpainari ekin dio berriro ere. Aurten kanpainak 14. urtea betetzen du. Beti bezala, kanpainan ikastetxeek zein kaleko jendeak hartu dezakete parte. 20 ikastetxetako 1.000 ikasle inguruk hartuko dute parte, eta gainerako jendearen artean 2.000 landare banatuko dira. Haritzak, lizarrak eta hariztien ekosistemetan berezkoak diren zuhaixkak banatuko dira.
Jendearentzako landareen banaketa abenduaren 17an izango da, Espainia plazan, Gabonetako Nekazaritza Azokarekin bat eginez. Banaketa 10:00etan hasiko da eta ale guztiak amaitzen direnean edo bestela 15:00etan bukatuko da.
Zuhaitz eta zuhaixkak etxean zaindu ondoren, landaketa bat antolatuko da martxoaren 14an Abetxukun, Zadorra ibaiaren alboan, Urarteko baratzeak dauden gunean hain zuzen.